Begirale titulu ofiziala eskuratzeko ikastaroa

plaentxia_com 2010ko ira. 2a, 15:51
Matrikula egiteko epea irailaren 10ean amaituko da. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Udalak aisialdiko begirale titulu ofiziala lortzeko ikastaroa antolatu du, eskualdeko gainontzeko udalekin elkarlanean. Ikastaro honetan haurren aisialdian lanean diharduten eta jardungo duten begiraleak euskaraz formatzea izango du helburu.
 
Ikastaro trinkoa da, 200 ordu teoriko eta 120 ordu praktikoz  osatua. Atal teorikoa ere izango du, irailetik urtarrilea, barixaku arratsaldetan(16etatik 20etara) eta zapatu goiz eta arratsaldez. Prezioa 450 eurokoa da eta praktikak herrian eginez gero, ordaindutakoaren erdia berreskuratzeko aukera dago.
 
Matrikula egiteko epea irailaren 1etik 10era bitartekoa da.  Edozein argibidetarako Udaleko Kultura Sailera jo daiteke edota 943 753043 telefono zenbakira deitu.