Aitor Atxotegi azpitxapeldun Dinastia Etxabe Torneoan

plaentxia_com 2010ko ira. 2a, 13:00
Partidu ona jokatu arren, ezin izan zuten txapela eskuratu Zestoan.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Aitor Atxotegi pilotari plaentxiarrak Dinastia Etxabe torneoko finala jokatu berri du Aitor Gorrotxategirekin bikote, seniorren mailan. Zestoako pilotalekuan izan izan zen lehia, Julen Hernandez eta Aitor Diez bizkaitarren aurka. Partidua plaentxiarraren alde hasi zen, 16-6 eta 21-17; Baina Bizkaitarrek atzean ipini zuten jokoaren pisua eta partiduak itzuli bat eman zuen. Azkenean, 21-22, Hernandez eta Diez irabazle. 
 
Laskurainek Bermeon jokatuko du, hilaren 8an
Laskurainek datorren irailaren 8an izango du hurrengo partidua Bermeoko pilotalekuan. Xalarekin bikote, Irujo eta Merino II-ren aurka jokatuko dute 18.30etik aurrera.