Galtzagorrien errifa sarituak 1290 eta 74 zenbakiak izan dira

plaentxia_com 2010ko uzt. 30a, 13:35

Galtzagorri Jai Batzordeak uztailaren 25ean egin zuen jaietan saldutako errifen zozketa eta lehenengo saria 1290 zenbakiak irabazi du: nekazal etxe batean asteburu pasa bi lagunentzako. Bigarren saria bertako produktuez osatutako otarra, 74 zenbakiari egokitu zaio. Errifaren jabeek 15 egun dituzte saria jasotzeko 669 994 037 telefonoan.