Asteburuko kontzertuak: Di-da, Luchando para cambiar eta Malcolm Scarpa

plaentxia_com 2010ko uzt. 16a, 13:36

Bihar blues kontzertua izango da Gaztelupeko terrazan. Irudian Malcolm Scarpa duela urte batzuk ateratako argazkian.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Asteburuan musikaz gozatzeko aukera egongo da herrian. Gaueko 22:00etatik aurrera bi kontzertu egongo dira Gaztetxean. Uharte Arakilgo Di-da eta Luchando para cambiar ermuarrak.
 
Lehenengoek rocka eskainiko dute. 2003an sortu zuten taldea, euren hitzetan "zarata pixkat egiteko". 
{mosimage} 
 
Luchando para cambiar berriz hirugarren diskoa prestatzen ari dira. Hardcore eta punka egiten dute eta ermuatik datoz. 
 
Malcolm Scarparen bluesa bihar
Bokazioz pop musikan ezaguna egin zen arren, Malcolm Scarpak bluesa lantzen du azkenaldian. Joan den maiatzean jo zuen herrian eta bihar gaueko 23etatik aurrera arituko da berriz, Gaztelupeko terrazan.
{mosimage}