Soraluzek ere Udalbiltzari babesa eman dio

plaentxia_com 2010ko uzt. 16a, 12:40
Gaur goizeko 10etatik beste bederatzi lagun ari dira deklaratzen.
 
 
 
 
 
 
Atzo arratsaldeko 19.30ean hainbat lagunek elkarretaratzea egin zuten Plaza Barrixan, Udalbiltzari babesa eskaintzeko. Epaiketa atzo hasi zen eta gaur bigarren eguna dute gainontzeko bederatzi auziperatuek.
 
Atzo 11 auziperatu mintzatu ziren eta orain arte esandakoa errepikatu: ez direla ETA eta Ekin, ez eta bere menpeko organismoa, eurak zirela erabakiak hartzen zituztenak eta diru iturriak erakunde publikoetatik lortu izan zituztela beti. Epaiketak datorren eguen eta barixakuan jarraituko dute. Irailean berriz, 7, 8, 9, 14. 15 eta 16an.
 
Jarraitu epaiketa berria.infon
Goizeko 10etan hasi dira deklaratzen beste bederatzi lagunak. Berria.info saioaren zuzeneko jarraipena egiten ari da: http://www.berria.info/