Gehiengo sindikalak greba orokorra deitu du biharko

plaentxia_com 2010ko eka. 28a, 13:23
Eskualdeko manifestazioa Eibarren izango da. Herriko merkatariek krisia salatzeko elkarretaratzea egin zuten duela urtebete.
 
 
 
 
 
 
Duela urtebete moduan, euskal gehiengo sindikalak greba orokorra deitu du biharko estatuak proposatutako lan-erreformaren kontra. Sindikatuen hitzetan erreformak krisia sortu duten arrazoiak konpondu ezean horietan sakondu egiten du. Euren ustez neurri antisozialak dira langile-klasearen eta pentsiodunen laguntzak eta eskubideak murriztu eta gizarteko kide gehienak pobretu, krisia luzatu eta langabezia areagotzen dutelako. Horrela, espainiar gobernuak plazaratutako lan erreforma bertan behera uzteko eskatuko dute bihar ELA, LAB, ESK, STEE/EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek.
 
Mobilizazioak Donostian eta Eibarren
Bihar manifestazioak izango dira Euskal Herrian. Soraluzen goizeko 9.30ean geratu dira Zubi Nagusian autoetan antolatu eta Donostiara joateko. Arratsaldean eskualdeko manifestazioa Eibarren egingo da 18:30ean. 18:00etan geratu dira Erregetxean bertara autoetan joateko.