"Ander" filma emango dute gaur Zinean

plaentxia_com 2010ko eka. 25a, 16:11
Roberto Castonek zuzendutako filma Alemaniako Berlinalen saritu zuten.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gaur gaueko 22:15ean Emakume  batzordeak "Ander" pelikula proiektatuko du Zinean. Ekintza hau ekainaren 28 egunaren harira antolatu dute. Egun hori Lesbianen, Gayen, Bisexualen, Transexualen eta Queeren (LGBTQ+) Askapen Sexualaren aldeko Nazioarteko eguna da.
 
ANDER
Ander, Roberto Castónek zuzedutako filma da. Bertan,  berrogeitaka urteko Ander baserritarraren bizitza kontatzen da. Protagonistak bizikleta postua eta baserriko nekazaritza lanen artean jarduten du. Ama, aita eta arrebarekin bizi da baserrian. Egun baten istripua izango du eta bere ordez Peruko etorkin bat ekarriko dute baserrira lanera, Jose izenekoa. Hortik aurrera, Anderri sentimendu batzuk sortuko zaizkio eta barrutik gatazka bat eragingo diote.
 
Pelikula hau iazko Berlinalen saritua izan zen, Arte eta Saiakera saria jaso zuen.