Udalbiltzako auzipetuei babesa eskaintzeko ekimenak herrian

plaentxia_com 2010ko eka. 23a, 14:03
Ezker Abertzalea, EA, EAJ eta LAB sindikatuak auzipetuei babesa emateko eragile eta norbanakoen sarea osatzen dihardute.
 
 
 
 
 
 
 
 
Udalbiltzako kideen aurkako epaiketa datorren uztailaren 15ean hasiko da eta herriko Ezker Abertzalea, EA, EAJ eta LAB sindikatua herriko eragile eta norbanakoen sarea sortzen ari dira epaiketa hau "bidegabekoa" dela salatu eta auzipetuei babesa eskaintzeko. 
 
Udalbiltzari babesa adierazteko ekimenak
  • Uztailaren 1ean, auzipetuetako kide batekin hitzaldia antolatu dute.
  • Uztailaren 3an, sarearen aurkezpen publikoa, bideo emanaldia eta talde argazkia Zinean.
  • Uztailaren 7an, mozioa aurkeztuko da Osoko Bilkuran, 19:00etan.
  • Uztailaren 15ean, elkarretaratzea 19:30ean Plaza Barrixan "Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari".
 
Euskal Herriko babes ekitaldi eta deialdien berri izateko klikatu hemen: http://udalbiltzauzia.wordpress.com/