Musika Eskolaren ikasturte amaierako kontzertua Zinean izango da

plaentxia_com 2010ko eka. 18a, 15:42
Ikasle guztiek hartuko dute parte kontzertuan.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertua emango dute gaur. Hasiera batean emanaldia Zubi Nagusian izan behar zen arren antolatzaileek Zinean egiteko erabakia hartu dute, eguraldi gorabeheratsua medio. Beraz, Zinean izango da arratsaldeko 19etan.
 
Ikasleek 2009-2010 ikasturtean ikasitakoa taula gainean erakutsiko dute. Itziar Buruntza bertako zuzendariak azaldu duenez Musika Eskola guztiako hartuko du parte, adin, instrumentu eta talde guztiek. Txikienek abestu egingo dute, instrumentuek taldeka joko dute eta Eskolako konboen bi taldek rock kontzertua eskainiko dute.