Kiroldegia arratsaldez itxita egongo da

plaentxia_com 2010ko eka. 18a, 14:06

Sarreran egin behar dituzten lan batzuen ondorioz Arane kiroldegia itxita egongo da gaur arratsaldeko 15:00etatik bihar goizera arte. Astelehenean ere, ur mozketa dela medio, eguerdiko 12:00ak arte ezingo da bertan dutxatu. Hala ere, instalazioak zabalik egongo dira.