Ekainaren 12an Sorako futbol taldeek denboraldi amaierako afaria egin zuten Txurrukan. Bertan bildu ziren talde guztietako jokalariak, entrenatzaileak eta beste. Afal ostean denboraldiko jokalari erregularrenak eta goleatzaileenak saritu zituzten mailaz-maila. 
 
Erregionaletan jokalari erregularrena Ibai Rascon izan da; Goleatzaileena berriz bere anaia Iurgi Rascon (argazkian) 
 
 
Kadeteetan erregularrena Markel Hontangas izan da; Golatzaileena berriz Gorka Ojea.
 
 
Jubenilen kategorian jokalari erregularrena Aitor Oregi izan da; Golatzaileena Borja San Jose (argazkian). 
 
 
            
            
        
        
            
    ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.