Herriko gazteek Soraluze bertatik bertara ezagutuko dute Udaleku Ibiltarixekin

plaentxia_com 2010ko eka. 17a, 13:24
Uztailaren 19tik 21era izango dira eta aurten Elgoibarko Aubixako baserriaz gozatzeko aukera izango dute. 
 
 
 
 
 
 
 
Kukumixo Aisialdi Taldeak Udaleku Ibiltarixen hirugarren edizioa martxan ipini du. Aurten uztailaren 19, 20 eta 21ean ospatuko dira DBH-ko ikasleentzako zuzendutako udaleku hauek. Udaleku Ibiltarixak Soraluze eta inguruak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen dute, bertako parajeak hobeto ezagutzeko.
 
Soraluzen hasiko dira txangoak eta bigarren egunean Elgoibar ingurura joango dira Aubixako baserriaz gozatzera. Azken egunari begira txango berezia prestatu du Kukumixok gaztetxoentzako. 
 
Epea zabalik!
Garaiz daude oraindik 12-16 urte bitarteko gazteak Udaleku Ibiltarixetan izena emateko. Horretarako, eskuorria eskolara edo Pil-pilean egoitzara eraman behar dute. Animatu eta parte hartu!!! Hurrengo asteko eguenera arte epea zabalik egongo da.