Santiago Santa Ana jaiek badute irudia!

plaentxia_com 2010ko eka. 16a, 13:10
Jose Manuel Esnalen kartela izan da aukeratua. Ikusi jaietako egitarauaren aurrerapen txiki bat!
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Santiago Santa Ana jaiek badute irudia. Jose Manuel Esnal elgoibartarraren kartela izan da helduen kategorian irabazlea eta beraz, festetako irudia izango da. Kartelean blusa urdina eta zapi bat ageri dira, barruan bonbo bat, marraskiloa eta "2010 Soraluzeko jaiak" idatzita du. Irabazleak 300 euro jaso ditu. 
 
Beste mailetan hauek izan dira sarituak: LH2 Sergio Montes (50 euro); LH3 Mayi Garmendia (50 euro); LH4 Ane Moreno (50 euro); LH5 Miren Dominguez (50 euro); LH6 Ekaitz Garate (50 euro); DBH1 Mikel Recio (50 euro); DBH2 Nerea Nievas (50 euro);
 
{mosimage} 
 
 
2010 Santiago Santa Ana jaietako egitaraua guztiz lotuta ez badago ere, aurrerapen txiki bat egingo du plaentxia.com guneak. Hona hemen, egunez egun jaiek ekarriko dutena:
 
2010 Santiago Santa Ana Jaiak
 
Uztailak 23, barixakua
Jubilatuetan karta txapelketa egingo dute eta 20:15ean jaiei hasiera emango dien TXUPINAZOA izango da, Galtzagorri txarangaren kalejirarekin lagunduta. Txistorra eta sagardoa banatuko da kotzejupean. Ezoziko Ama Abesbatzaren kontzertua egongo da eta 23etan dantzaldia. 
 
Uztailak 24, zapatua
Eguerdiko 13ean toka txapelketa egingo dute Plaza barrixan. Arratsaldeko 18etan HAURREN DANBORRADA eta 20etan "Bastoners de Sant Cugat" dantza taldearen ikuskizuna Plaza Zaharrean. Gaueko 23etan zezensuzkoa eta rock kontzertua. 
 
Uztailak 25, domeka SANTIAGO EGUNA
Goizeko 9etan Lizarrako Gaiteroekin kalejira eta eguerdian PAELLA ERRALDOIA Plaza Barrixan. Egurdiko 15etan Herri Bazkaria kalebarrenen. Arratsaldean Potxin eta Patxin pailazoek umeak entretenituko dituzte Plaza Zaharrean. Gaueko 23etan hasiko DANBORRADA eta goizeko 01:00ean Azteca taldearekin dantzaldia. 
 
Uztailak 26, astelehena SANTA ANA EGUNA
Goizetik Lizarrako Gaiteroak arituko dira. Txokolatada, zezenak eta salda eta txorizoa ere bai. 11:45ean BAKAILAO LEHIAKETA egingo da Plaza Zaharrean. Eguerdiko 13ean APAR FESTA Plaza Barrian eta 17:30ean pilota partiduak Arane kiroldegian. 19:30ean DANTZA POTEOA Gila tabernatik dultzainero, trikitilari eta  txistulariek lagunduta. 20:30ean LARRAIN DANTZA Plaza Zaharrean. 
 
{mosimage}