Plaentxi Herri Ikastetxeko arrapala hizpide plenoan

plaentxia_com 2010ko eka. 3a, 16:09
Atzo ekaineko Udalbatzarra egin zen udaletxeko saio aretoan. Ordu erdi eskas iraun zuen. Gai zerrendan ere, betiko hiru puntuak baino ez:  Maiatzaren 5eko akta onartu egin zen, Alkatetzaren Dekretuen berri eman zen eta eskari eta galderetan EAJ alderdiak hartu zuen hitza. (+gehiago)
 
Iker Aldazabal aipatu alderdiko zinegotziak Plaentxi Herri Ikastetxean irisgarritasuna hobetzeko arrapalaren gainean galdetu zion alkateari. Izan ere, Soraluzeko Udalak duela gutxi jakin du arrapala egiteko eskatutako diru laguntza ez duela jasoko. Horren harira, lan horretarako 5450 euroko zabaltze partida udalak zertarako erabiliko duen eta arrapalak suposatzen duen kostuari aurre egiteko ea partida hori zabaldu beharra dagoen galdetu zion Aldazabalek Jose Luis Arizaga alkateari. Azken honek, dirulaguntzen menpe daudela erantzun zion eta arrapala, kanpoko finantzaketaren arabera egingo dela. Horrela, ekonomia sailak ematen dituen diru-laguntzetan eskaera egingo dutela gehitu zuen.
 
Atzoko Udalbatzarra motza izan zen, 19:25ean zinegotziek euren aulkiak laga zituzten.