Keixeta Guraso Elkarteak haurren heziketari lotutako bi hitzaldi antolatu ditu

plaentxia_com 2010ko mai. 17a, 13:25
Keixeta Guraso Elkarteak haurren heziketa egokia lantzeko hitzaldi bi antolatu ditu. Lehena, bihar arratsaldeko 18:00etan izango da, "Heziketa arduratsu baten arauak eta mugak" izena du eta kiroldegian egingo da. Bigarren hitzaldia maiatzaren 20an izango da, "0-2 urte bitarteko umeen hazkuntzan laguntza" izenaz, arratsaldeko 18:30ean kiroldegiko erakusketa gelan. Bi hitzaldiak gaztelaniaz izango dira.