Titin eta Laskurain Deban garaile

plaentxia_com 2010ko mai. 17a, 12:47
Pablo Berasaluzek eta Titinek ipini zuten emozioa partiduan.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Titin III eta Laskurainek Deban jokatu zuten joan den barixakuan Berasaluze VIII eta Pascualen aurka. Partidu hasieran urdinak aurreratu ziren, Titin baina bere arma guztiak erakusten hasi zen eta partidua "gorritzen" joan zen. Erdialdetik aurrera, jokua azkartu egin zen aurrelarien artean eta emozioa aurrean egon zen. Laskurainek bere aldetik, ondo erantzun zion erritmo aldaketari eta azkenean, 22-15 gorriak garaile.
 
FUTBOLA: Sorako hiru taldeek galdu egin dute
Aurreko asteburuan izandako zortearen arrastorik ez dute izan Sorako taldeek. Guztiek galdu dute eta gol sorta ederra jaso dute batzuk. Kadeteek adibidez Aretxabaletan aurka 8-0 galdu zuten. Erregionalek kanpoan jokatu zuten Urolaren aurka. Neurketa bukatzeko minutu bat falta zenean bi taldeetako jokalariek istiluak izan zituzten eta epaileak bertan behera laga zuen partidua. Azken emaitza, 3-2 Urola garaile. Jubenilek bestalde, Eibartarrak hartu zituzten Estalan eta 1-3ko emaitzarekin punturik lortu ezinda amaitu zuten asteburua.