Iker Aldazabal izango da EAJ-ren alkatetzarako hautagaia hurrengo udal hauteskundeetan

plaentxia_com 2010ko mai. 14a, 12:49
Soraluzeko EAJ-k webgune honi jakinarazi dionez, hurrengo udal hauteskudeetan EAJ alderdiko zerrendaburu eta alkatetzarako hautagaia Iker Aldazabal izango da. Juntak Aldabazal proposatu ostean, atzo, Batzar Orokorrak aho batez onartu zuen bere hautagaitza eta beraz hurrengo urteko maiatzeko bozetan Oskar Gabilondo beharrean Iker Aldazabal izango alkatetzarako hautagaia.