Plazatik Gaztetxera txapelketa jokatuko dute gaur herrian sei bertsolarik

plaentxia_com 2010ko mai. 13a, 15:34
Bertsolariak Ander Lizarralde, Eneko Beretxinaga, Ander Elortegi, Ekhi Erremundegi, Patxi Iriarte eta Aitor Urbieta izango dira.
 
 
 
 
 
Gaur iluntzean Soraluzeren txanda izango da Plazatik Gaztetxera bertso txapelketan. IX. edizio honetan herriko sei mutil izango dira hitz, erritmo, doinu eta errimekin jolastuko dutenak. Bertsolariak Ander Lizarralde, Eneko Beretxinaga, Ander Elortegi, Ekhi Erremundegi, Patxi Iriarte eta Aitor Urbieta izango dira. Aurretik afaria egongo da 20:30ean eta saioa 22:30ean hasiko da.
 
Lehen sailkatua, Beñat Iguaran
Lehenengo kanporaketa Deban egin zen aurreko astean eta Beñat Iguaran izan zen puntu gehien lortu zituena, 207 puntu denera, eta Mutrikun jokatuko den finalera zuzenean sailkatu zen. Soraluzeren osteko kanporaketak Mendaron izango dira maiatzaren 21ean eta Elgoibarren maiatzaren 28an.