Keixeta margolariaren erakusketa zabalduko du Oreka Art galeriak

plaentxia_com 2010ko mai. 13a, 12:34
Bihar arratsaldeko 19:00etan inauguratuko dute Arroarraren erakusketa.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Txiki Agirre Garate, Keixeta margolariaren lanak Oreka Art galeriara ekarriko ditu Alberto Ramirezek. Euskal Herriko artistak Soraluzera ekarriz, artea herrira hurbiltzeko lanean jarraitzen du galeriako arduradunak. 
 
Hurrengoa beraz, Zumaian bizi baina Arroako den artistaren txanda izango da. Hamaika margo sari jasotakoa da eta erakusketa mordoa egindakoa. Erakusketaren inaugurazioa bihar, maiatzak 14 izango da Oreka Art galerian, arratsaldeko 19:00etan. Erakusketa maiatzaren 30era arte egongo da. 
 
Bere webgunean lanen adibideak daude: www.keixeta.com
 
Ordutegia: astelehenetik barixakura 18:30etik 20:30era. Zapatu eta domeketan 12:00etatik 14:00etara. Oreka Art Gabolats kalean dago, 28 zenbakian.