Ekintzaileentzako ikastaroa antolatu du Debegesak Soraluzen

plaentxia_com 2010ko mai. 12a, 13:52
Bihar arratsaldean negozio bat martxan ipintzeko argibideak emango dituzte. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Datorren maiatzaren 20an Ekintzailearen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren haritik Debegesak hainbat tailer antolatu ditu debabarreneko herrietan. Soraluzen bihar egingo da tailerra eta negozio bat martxan ipini nahi duten pertsonei dago zuzendua. Ordu beteko ikastaroa izango da eta KZgunean emango da arratsaldeko 16:00etan.
 
Informazio gehiago jasotzeko deitu 943 82 01 10 telefonora edo posta bat idatzi ekintzaile@debegesa.com helbidera.