Ipuin musikatua eskainiko du gaur musika eskolak

Ipuina Plaentxi Herri Ikastetxeko ikasleei zuzenduta dago eta Zinean izango da 16:15ean.
 
 
 
 
 
 
Musika eskola matrikulazio kanpainan dago eta horren barruan, gaur arratsaldeko 16:15ean Zinean ipuin musikatua eskainiko dute Plaentxi Haur Ikastetxeko ikasleentzako. Ipuinaren bitartez, musika eskolako instrumentuen erakusketa bat egingo dute, umeen musikarekiko jakingura pizteko asmoz.