UEUko ikastaroen matrikularen erdia Udalak ordainduko dizu

plaentxia_com 2010ko mai. 12a, 14:07
Aurkeztu dituzte udako ikastaroak, Eibarkoak ekainaren 28tik uztailaren 16ra bitartean izango dira.
 
 
 
 
 
 
 
 
Udako Euskal Unibertsitateak aurreratu du udako ikastaroen zerrenda. Eibarren 13 ikastaro emango dira, ekainaren 28tik uztailaren 2ra eta uztailaren 12tik 16ra. Soraluzeko Udalak jakinarazi duenez, ikastaro hauetara joateko laguntzak ematen ditu Euskara Zerbitzuak eta matrikularen-kostuaren %50 ordaintzen du.
 
Informazio gehiagorako Udaleko telefonora deitu: 943 75 30 43
Ondorengo estekan UEUko ikastaro guztien berri jasoko duzue: http://www.ueu.org/ikasi/udako-ikastaroak