Sorako Kadeteak eta Jubenilak Arizmendiren gainetik

plaentxia_com 2010ko mai. 10a, 13:08
Atzo emaitza onak lortu zituzten Sorako taldeek. Hirutik hiru garaile irten ziren eta puntu eskukada ekarri zuten etxera, Kadeteek eta Jubenilek alde haundiz irabazita gainera. (+gehiago)
 
Atzoko jardunaldia Sorako taldeen faboreko joan da, izan ere, hiru taldeek eskuratu dute garaipena asteburuan. Erregionalek Lazkaoren aurka jokatu zuten Antzuolako Estalan eta puntuei ondo heldu zieten 2-0 irabazita. Hurrengo jardunaldian Urolaren kontra neurtuko dira, kanpoan. Urola plaentxiarrak baino indartsuago dabil, 6. sailkapenean 42 punturekin. Erregionalak ostera, 13. daude sailkapenean 32 punturekin. 
 
Kopa jokatzen diharduten beste taldeek ere ondo eutsi die puntuei. Kadeteek eta Jubenilek biek Arizmendiren aurka jokatu zuten atzo, eta biek irabazi. Lehenengoek etxean jokatu zuten, 6-2, errez irabazi  zieten Eskoriatzakoei. Jubenilek berriz kanpoan jokatu zuten eta 1-4 irabazi. 
 
Datorren asteburuan Sorako Kadeteek Aretxabaletaren aurka neurtuko dira eta Jubenilek Eibartarrak taldea jasoko dute Estalan.