Sei urteko kartzela zigorra Regina Maiztegi plaentxiarrari

plaentxia_com 2010ko mai. 7a, 14:08
Auzitegi Nazionalak 2003an "badaezpadako operazioetan" atxilotutako hamairu lagunetatik zortzi absolbituko ditu. Beste bostak ordea, zigortu egin ditu. Tartean Regina Maiztegi soraluzetarra dago, Mikel Garaiondo eibartarra eta Alberto Gonzalezekin batera, sei urteko kartzela zigorra jarri die ETArekin kolaboratzea egotzita. Beste biei, Zugaitz Izagirre eta Carlos Martini, zazpi urteko kartzela zigorra ipini die ETAko kide izatea leporatuta.
 

Duela 7 urte, 2003an atxilotu zituzten denak, "badaezpadako operazioan". Maiztegi bi urtez egon zen kartzelan eta torturak salatu zituen. 2009ko abenduan epaitu zituzten.