Pil-Pilean Elkartearen Eguna izango da maiatzaren 15a

plaentxia_com 2010ko mai. 10a, 02:00
Urteroko elkarteko bazkideen Batzar Nagusiari euskaldunon hizkuntza jokabideei buruzko hausnarketa tailerra eta bazkaria gehituko zaizkie, Pil-pilean Elkartearen Egunean, "Euskarasutra: euskaraz bizitzeko hamaika postura" lelotzat hartuta.

 

 

"Euskaraz deseroso?"

Maiatzaren 15erako deitu ditu Pil-pilean Euskara Elkarteak bere bazkideak elkartearen eguna ospatzera. Elkartearen egitasmoen berri ematetik haruntzago joanda, euskaldunok euskaraz bizitzeko ditugun aukerez eta oztopoez eztabaidatu nahi dute, euskaldunok egunerokoan hizkuntzaren arloan ditugun jokabideez hausnartu. "Euskaraz deseroso?" izeneko tailerra antolatu dute horretarako. Horren harira dator Pil-pilean Elkartearen Egunerako aukeratutako leloa: "Euskarasutra: Euskaraz bizitzeko hamaika postura".

 

Egitaraua hauxe:

  • 11:00etan: Elkarteari errepaso laburra: iazkoak eta datozena. Zinean.
  • 11:30ean: "Euskaraz deseroso?" Euskaldunon hizkuntza jokabideei buruzko hausnarketa tailerra. Zinean.
 
                         Zenbat aldiz gertatu ote zaigu elkarrizketa bat euskaraz egin nahi izatea eta gazteleraz hitz egiten bukatu izana?
                         Zergatik gertatzen zaizkigu horrelakoak?
                         Nola konpondu?

 

Bazkarirako edo autobuserako izena emateko: deitu 943751304ra edo idatzi koordinazioa@pilpilean.com helbidera.