"Greban gaude" antzezlana taularatuko dute gaur gauean

plaentxia_com 2010ko mai. 6a, 15:19
Grebara joatea erabakitzen duten hiru garbitzaileren istorioa kontatuko dute Azpeitiako Larrikun Antzerki Taldeak.
 
 
 
 
 
 
 
Azpeitiako Larrikun Antzerki Taldeak "Greban gaude" antzezlana taularatuko du gaur gauean iluntzeko 22:15ean Zinean. Antzezlanean grebara joatea erabakitzen duten hiru garbitzaileren istorioa kontatzen da. Hirurak elkartu eta solasari ekingo diote,  ironia handiz, familiaz, maitasunaz, sexuaz eta ilusioez arituko dira.

Sarrerak kiroldegian eskuratu daitezke, 3 eurotan.
 
Pelikula emanaldia zapatuan
Bihar gaueko 23:00etan "Malcolm Scarpa" pelikula emango dute Zinean. Sarrera 5 euroko izango da.