Allegro elkarteak 50. urteurrena bi asteburutan ospatuko du

plaentxia_com 2010ko mai. 6a, 14:26
Ekainaren 26an eta uztailaren 10ean egingo dituzte ospakizunak eta bazkide zahar eta berriak elkartuko dira.
 
 
 
 
 
 
 
Ekainaren 23an, San Juan bezperan Allegro Elkarteak 50 urte beteko ditu bere sorreratik. 1940an sortu zenean estatutuek argi zioten Allegro Elkartea zer izango zen: "Sociedad Artístico Musical Allegro". Musikari lotuta zegoen elkartea zen, eta herrian musika zaletasuna sustatzea zuen helburu.
 
Hori diote orduko paperek, besteak beste, kantuak irakatsi eta koroen txapelketak antolatzea ziren elkartearen eginbeharra. Orduko helburuak eta egungoak apenas dute zerikusirik, baina elkarteak gaurdaino irautea lortu du eta hori ez da gutxi.
 
Bi asteburutan banatutako ospakizunak
Ekainaren 26an eta uztailaren 10ean egingo dituzte urteurreneko ekitaldiak, hala ere, oraindik zenbait ekitaldi zehazteke dituzte eta jakinarazitakoan eguneratuko dugu informazioa.
 
ALLEGRO ELKARTEAK 50 URTE
 
Ekainak 26
  • Ezoziko Ama abesbatzaren kantaldia.
  • Salda eta txorizoa banatuko da.
  • Lehengo bazkideei omenaldia.
 
Uztailak 10: Bazkideen eguna
  • Bazkideen bazkaria mus txapelketarekin.
  • Gaurko bazkideen argazkia.
  • Argazki zaharren erakusketa