Domekan urteroko jaia ospatuko da Irukurutzetan. Goizeko 11:00etan salda
eta txorizoa banatuko dute eta trikitilariak ere izango dira eguna 
alaitzen. Ezin da jakin eguraldiak lagunduko duen eta agian Atseden 
Txaboletan babestuko beharko du bertaratzen denak. Eguraldia portatzen 
bada berriz, bazkaria etxetik eramango duenik ere izango da. Aurten ere,
kantitate handiak ibiliko dituzte antolatzaileak: 60 litro salda eta 
200 txorizo inguru banatuko dituzte eta.  
Irukurutzeta herrien elkargunea 
Irukurutzeta Eguna herri askoren topagune izan zen sasoi batean. 
Soraluzeko jendeaz gain, Osintxuko, Bergarako, Elgoibarko eta Azkoitiako
jendea batzen zen mendian. Meza ere ospatzen zen apaiz faltagatik 
egiteari laga zitzaion arte.