Igogailuaren lanak gelditzeko eskatu dute EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek

plaentxia_com 2010ko mai. 6a, 12:19
Udalbatzaren eskudunpekoa ez denez, modu testimonialean geratuko da mozioa eta lanek aurrera egingo dute.
 
 
 
 
 
Atzoko Udalbatzarrean EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek mozioa aurkeztu zuten Estaziño kalera helduko den igogailuaren lanak gelditzeko eskatuz. Mozioa onartu egin zen; ordea, modu testimonialean baino ez, lan hauek alkatearen eskuduntzakoak direlako. 
 
Hiru alderdiek aipatu kaleko bizilagunen kexei bide emateko ipini zuten mozioa. Plaentxia.com guneak jakin duenez, igogailua bi etxaurreren artean igaroko da eta etxaurre horietako bateko lehioek igogailura begira geratuko dira. Bizilagunen iritziz inpaktu handiegia da igogailua eta horren aurka agertu dira idatziak aurkeztuz edota hirigintza batzordeetara joanez. Baina esan bezala, proiektuak aurrera egingo du.
 
Atzoko Udalbatzarreko beste gaiei helduz, aurreko saioko akta aho batez onartu zen. Alkatetzaren Dekretuen irakurketa egin zen eta Euskalteli lurzoru publikoaren lagapena eta lokal bat alokairuan ematea ere aho batez onartu zen.