Bide mozketak egingo dituzte bihar Estaziño kalean igogailuko lanak egiteko

plaentxia_com 2010ko mai. 5a, 12:57
Goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara San Andres eta Txurrukara bidea aldizka moztuko dute.
 
 
 
 
 
 
 
Bihar goizeko 8:00etatik iluntzeko 20:00etara, tarteka bide mozketak egingo dituzte Estaziño kalean bertara iritsiko den igogailuko lanak direla eta. Udaltzainburuak Plaentxia.com-i azaldu dionez, Estaziñoko bodega aurrean moztuko da bidea (13 zenbakian) 10-15 minutuz igogailua egiteko garabia muntatzeko. Ondorioz, San Andres eta Txurruka auzoetara igotzeko eta bertatik jaisteko arazoak sor daitezke tarteka eta furgoneta, kamioneta eta kamioiek debekatua izango dute bidea.