Joseba Garcia bere mailako onena Udanara igoeran

plaentxia_com 2010ko mai. 4a, 13:30
Joseba Garcia gidari soraluzetarrak proba ona egin zuen joan den asteburuan. Udanara igoeran Garcia onena izan zen bere mailan, R Taldean, 4. Klasean. 38 pilotuk hartu zuten parte frogan eta plaentxiatarra 12. postuan sailkatu zen, bere mailako lehena izan zen. (+gehiago)
 
Frogaren irabazlea Aitor Zabaleta pilotu bergararra izan zen eta 00:28,00-ko diferentzia atera zion Garciari.
 
Joseba Garciaren denborak
1go itzulia: 03.07,75
2. itzulia: 03.00,44
 
Maiatzaren 15ean Gorlara
Hurrengo froga Gorlara igoera izango da maiatzaren 15ean eta Euskadiko Txapelketan puntuagarria izango da. 4.900 metroko bidea eta 7´8-ko bataz besteko aldapa du.