Jai batzordea bilduko da gaur jaietako egitaraua zehazteko

plaentxia_com 2010ko mai. 4a, 13:02
Gaur arratsaldeko 20:00etan Jai Batzordeak urteko hirugarren batzarra egingo du. Aurreko bileran iazko egitarauari errepasoa egin eta aurtengo Santiago-Santa Ana jaietan zer errepikatuko den eta zer ez erabaki zuten. Gaurkoan berriz jaietako egitaraua zehazten joango direla aurreratu du Mikel Leunda Udaleko Euskara eta Kultura teknikariak.