Mendi taldeko 80 lagunek Saibiko tontorra zapaldu zuten

plaentxia_com 2010ko mai. 3a, 13:27
Mendizaleek Urkiolako 946 metroko mendia igo zuten. Argazkia: Jon Osinaga
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Atzo Soraluzeko mendi taldeko 80 lagun Bizkaiko Sabai mendian izan ziren.  Hasierako asmoa Urbiara joatea bazen ere, eguraldiak plana aldarazi zien eta azkenean Durangaldeko mendira joatea erabaki zuten.
 
PELOTA: Laskuk galdu egin zuen Sestaon
Aritz Laskurainek barixakuan izan zuen partidua Sestaoko Las Llanas pilotalekuan. Idoaterekin bikote, Titin III eta Arrutiren aurka galdu egin zuen 22-12.
{mosimage} 
 
 
FUTBOLA: Erregionalek irabazi, Kadeteek galdu
Asteburuan Sorako taldeak (Jubenilak ez ezik, deskantsua zuten) zelaietara irten dira lehiara. Erregionalek garaipena eskuratu zuten. Getarian jokatu zuten, Ketaren aurka eta 1-2 irabazi zieten plaentxiatarrek. Datorren asteburuan Lazkaoren aurka neurtuko dira eta emaitza errepikatzen saiatuko dira. 
 
Kadeteek ostera Urki eibartarren kontra jokatu zuten Unbeko futbol zelaian eta 3-1 galdu zuten. Hurrengo erronka Arizmendiren aurka izango dute Antzuolako Estala futbol zelaian. Jubenilek ez dute neurketarik izan asteburu honetan; hurrengoan hauek ere Arizmendiren aurka jokatuko dute, baina kanpoan.