2010eko jaietako kartel lehiaketa zabalik dago

plaentxia_com 2010ko api. 27a, 16:00
Maiatzaren 31ra arte egongo da lanak aurkezteko epea. Irudian iazko irabazlea Eguzkiñe Aldazabal iazko jaietako irudiaren ondoan. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
KARTEL LEHIAKETAKO OINARRIAK
 
  • Jai egitarauaren azalerako kartelak nahi adina kolore eramango ditu eta 33 zentimetroko zabalera eta 47 zentimetroko luzera izango ditu helduen mailan. Haur eta gazteen mailan A4 eta A3 neurriko paper edo kartulina erabili beharko da.
  • Kartelaren gai artistikoa lehiakidearen irudimen eta abileziaren esku uzten da, herriko bizitzaren zenbait alderdiri bruurzko alegoriak aurkeztu behar dituelarik.
  • Kartelean pertsona-irudiak marrazten badira, orekatua izan beharko du gizonezko eta emakumezkoen kopuruak eta ez da marraztuko sexu-diskriminazioa erakuts dezakeen egoerarik. Kartelak maiatzaren 31rako, eguerdiko ordu biak baino lehen, aurkeztu behar dira udaletxeko bulegoetan, euskarri gogorrean eta sobre edo karpeta itxi batean, barrualdean egilearen izen-abizenak, adina eta helbidea edo bizilekua eraman behar dituelarik. 
  • Sariak emateko orduan sei maila bereiziko dira:
1.- LH 1-2 mailak: 100 euro
2.- LH 3-4 mailak: 100 euro
3.- LH 5-6 mailak: 100 euro
4.-DBH 1-2 mailak: 100 euro
5.-DBH 3-4 mailak: 100 euro
6.-Helduak:: 300 euro.
 
Sari hauek Kultura Batzordeak emango ditu kartelen merezimendu artistiko eta sinbolikoari erantzunez eta egokiak iritzitako teknikoen aholkua jaso ondoren. Azken maiñan 100 euroko akzesita eman daiteke epaimahaiak hala iritziz gero.
 
  • Karteletan "2010 SORALUZEKO JAIAK" ipini beharko da, egile bakoitzak deritzon banaketaz. 
  • Sarituak ateratzen diren kartelak Udalaren esku geratuko dira, honek jaietako programan  argitara ditzan.
  • Lehiaketa honetara aurkeztutako kartelekin erakusketa bat antolatuko da Udal Kiroldegiko erakusketa aretoan ekainaren 11tik 18ra arte. Sari banaketa ekainaren 11n, arratsaldeko 7etan, izango da. 
  • Kultura Batzordeak lehiaketa hau betegabekotzat aldarrikatu edo zehaztutako sarietakoren bat eman gabe utz dezake. Jai programaren azala apaintzeko helduen mailakoa ez den kartela aukeratu aha izango du Kultura Batzordeak.