Nerabeen autoestimua zela landu ikasteko aukera egongo da gaur Zinean

plaentxia_com 2010ko api. 26a, 15:56
Etxadi Falimilia-Psikologiako Zentruko bi psikologok seme-alaben garapen psikologikoaz hitz egingo dute.
 
 
 
 
 
 
 
 
Ikasleen Gurasoen Elkarteak eta Keixetak Etxadi Familia-Psikologiako Unibertsitate Zentruarekin elkarlanean autoestimu ikastaroa antolatu dute gurasoei zuzendua. Gaur arratsaldean izango da Zinean, 18:00etatik 19:30era. 
 
Etxadiko bi psikologok emango dute hitzaldia, Juan Luis Martin Familia eta Osasun Mentalean espezialista da eta Ainhoa Manzano Familian eta Heziketako eskuhartzean espezialista.
 
Bi psikologoek seme-alaben garapen psikologikoan familiak duen garrantzia nabarmenduko dute. Autoestimua zer den azalduko dute eta gurasoek zer egin dezaketen seme-alaben autoestimu hori indartzeko.
 
Hitzaldia gazteleraz izango da eta proiekzioak euskeraz eta gazteleraz emango dituzte. Horrez gain, interneteko materiala eta bibliografia ere emago zaie bertaratzen diren gurasoei. 
 
Hiru mintegi antolatu dituzte eta gaurko izango da lehenengoa, 2005. urtetik martxan dagoen Elkarbizitza Proiektuaren barruan dagoena. Ez da inun izenik eman behar, nahi duen guztiarentzat irekia dago gaurko ikastaroa.