Hasier Oleagaren jazz "nirvanatua" Arranon

plaentxia_com 2010ko api. 23a, 13:06
Hasier Oleagaren beste proiektu bat ezagutzeko aukera egongo da. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Proiektu berri eta interesgarrietako bat ikusteko aukera emango du Arrano tabernak domeka honetan, 20:30ean. Nevermind People taldeak jazz doinuak eskainiko ditu baina ez ohiko moduan. Izan ere, Nirvanari, 90. hamarkadako Seattleko taldeari tributua eginez, jazz eta grunge musika gerturatuko dituzte, zela jakiteko bertaratzea onena. Hain zuzen, Nevermind Nirvana taldearen estudioko bigarren lana da taldeari izena ematen diona.
 
Taldeko bateria jolea Hasier Oleaga da, jazz munduan pertsona ezaguna. Besteak beste, Ruper Ordorika eta Mugalarietako kide eta Iñaki Salvador Project taldeko bateria jolea da. Tamalez ez dago Nevermind  People-n ezer interneten entzungai. Bai ordea Hasier Oleaga beraren zenbait konposizio bere myspace-ko orrian. 
 
 
Afari begetarianoa domekan
Kontzertura joan aurretik sabela betetzeko aukera zabaldu du Gaztetxeak. Arratsaldeko 19:00etan bideo emanaldia egongo da bertan eta oraindik zehazteke duten filmea eskainiko dute. Ostean, barazkiz prestatutako afaria dastatzeko aukera egongo da. Afaltzen geratu nahi duenak tikea erosi beharko du Arrano tabernan, Gaztelupe tabernan edo Gaztetxean, 3 euroren truke.