V. Emakume Pala Txapelketa maiatzean hasiko da

plaentxia_com 2010ko api. 21a, 13:16
Herri arteko pelota txapelketako lehenengo partiduetan Soraluze aurretik.
 
 
 
 
 
 
 
Maiatzaren 1ean hasi eta ekainaren 6an amaituko da pala txapelketako 1go fasea. Aurten inoizko parte hartze haundiena izango du txapelketak, 18 bikotek eta 36 emakume arituko baitira lehian San Andres auzoko pilotalekuan.
 
Lehen fasea bukatuta, uztailaren 10ean finala eta 3. eta 4. postuak erabakiko dira.
 
"Emakumeen inbisibilitatea alor askotan ematen da"
Aurtengoa txapelketaren bosgarren edizioa da eta sorrerako helburu bera izaten jarraitzen du:  "kirolarekin gozatzea, emakumeon artean kirol mailakao harremanak bultzatzea eta osasunean kirolak duen garrantzia ulertzea. Emakumeen inbisibilitatea alor askotan ematen da, kirol arloan bezala torturan ere eta emakumeok pairatzen dugun beste errealitate honekin ere bat egin nahi izan dugu txapelketa honen bidez" azaldu dute antolatzaileek. 
 
Herri arteko lehen partiduetan Plentxia aurretik
Aurreko astean herriko pelotariek Lasarte-Orian jokatu zuten bertako pilotarien aurka. Lehen ekinaldian ondo ibili ziren plaentxiarrak 2-1 irabazita. Kadeteetan 22-9 plaentxiarren alde, jubeniletan 22-2 Lasartearren alde eta nagusien mailan 22-6 plaentxiarren alde. Bueltako partiduak barixakuan gaueko 22:00etan izango dira Arane kiroldegian. 
 
Aurreko asteko partiduetako argazkiak:
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
 
Argazkiak: Koldo Heriz