Trikitixa Eguna giro paregabean joan zen

plaentxia_com 2010ko api. 20a, 12:24
{vimeo}11081503{/vimeo}
 
Zapatuko argazkiak mediatekan zintzilikatu ditugu. Sartu eta zerorrek ikusi!  
 
 
 
 
 
 
 
Debagoienako Trikitixa Eguna giro paregabean joan zen. Bailaratik ez ezik, Euskal Herriko beste hainbat tokitatik etorri ziren musikariak Soraluzera eta goizetik iluntzera arte ez zen girorik falta izan herrian. Goizean kalejiran ibili ziren herrian zehar eta gero oholtza gainean herri gonbidatu bakoitzak pare bat pieza eskaini zituen. Horren ostean, Jexux Bereziartua panderojole plaentxiatarrak omenaldia jaso zuen, oso pozik eta hunkituta herriaren txalo beroa jasotzean. 
 
14:30ean batzuk, beranduago besteak, pixkanaka frontoia betetzen hasi zen. 600 lagun inguruk bazkaldu zuten mahai luzeen inguruan, herrika banatuta, Txurrukako jana. Egun osoan zehar, bolondresak lanean ibili ziren fin-fin koordinatuta. Eskertzeko moduko lana eurena.
 
Bazkalostean zenbaitek alde egin zuten baina geratu zirenek, Xero Xieteren erromeriarekin gogoz egin zuten dantza. Zapatuko giroa jasotzen duten argazkiak zintzilikatu ditugu Mediatekan . Sartu eta ikusi!

 
Errifako zenbaki sarituak
VI. Debagoienako Trikitixa Eguneko errifako zenbaki sarituak hurrengo hauek dira:
  • 1go saria: 271.
Agertu ezean: 607
 
  • 2. saria: 9829
Agertu ezean: 7845
 
  • 3. saria: 197
Agertu ezean: 3134