Dario Fo-ren "Aqui no paga nadie" antzezlana gaur Zinean

plaentxia_com 2010ko api. 16a, 14:32
Kontsumo gizartearen fartsa taula gainera eramango dute ordiziako aktoreek.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gaur gaueko 22:15etatik aurrera, "Aquí no paga nadie" Dario Fo dramaturgo italiarraren antzezlana eskainiko du Urrup antzerki taldeak Zinean. Lehenengoz 1983an estreinatu zen Madrilen eta oraindik ere antzokiak betetzen ditu lan honek.
 
Kontsumo gizartearen fartsaren gaia jorratzen du mezu politikoz lagunduta eta supermerkatu batean egiten den lapurreta batetik abiatzen da istorioa. Protagonistak Milango familia obrero bat eta bere abenturak dira. Pertsonaiok hezurmamituko dituztenak berriz, Ordiziako Urrup Antzerki Taldeko kideak izango dira.