Lasarte-Oriak eta Soraluzek herri arteko pelota txapelketa jokatuko dute

plaentxia_com 2010ko api. 15a, 13:00
Kadeteak, jubenilak eta seniorrak lehiatuko dira zapatu honetan Lasarte-Orian, bederatzi urteren ostean.
 
 
 
 
 
 
 
Bederatzi urteren ostean herri arteko pelota txapelketa jokatuko dute Soraluzeko pelotariek. Zotz eginda erabakitzen da txapelketako aurkaria eta plaentxiarrek Lasarte-Oriako pelotarien aurka izango dute lehia. Zapatu honetan izango da etxetik kanpo. Hiru partidu jokatuko dituzte, kategoriako bat: kadeteak, jubenilak eta seniorrak. Bueltako partiduak  apirilaren 23an izango dituzte Arane kiroldegian gaueko 22:00etan. 
 
Kategoriaka hauek dira bikoteak:
  • Kadeteak: Ibai Kortabarria eta Gorka Santamaria
  • Jubenilak: Jokin Arrillaga eta Iker Benito
  • Seniorrak: Aitor Atxotegi eta Iñaki Jauregi.
 
Bederatzi urte txapelketa jokatu gabe
2001ean kiroldegian obrak egin zituzten bentiladoreak ipintzeko. Bi urte eta erdi geldi egotera behartuta egon ziren eta hurrengo urteetan txapelketa giroa apaldu egin zen. Horixe izan da horrenbeste urte txapelketa geldi egotearen arrazoia. Aurten, bederatzi urteren ostean herri artekoari berriz heldu diote eta datorren urteetan halaxe jarraitzea espero dute.
 
IX. Asier eta Iñakiren omenezko txapelketan izen-ematea zabalik
Aurten ere antolatu dute pelota txapelketa Asier eta Iñakiren omenez. Izen-ematea zabalik dago herriko hiru lekutan, Arrano tabernan, Gaztetxean eta Gaztelupe tabernan. Maiatzaren 5ean zozketa egingo dute bikoteak aukeratzeko eta 8an hasiko da txapelketa San Andresen.