Bergarako poligonoko enpresa batek zikindu zuen Deba ibaia

plaentxia_com 2010ko api. 14a, 14:45
Enpresa erantzuleari isun larria ipiniko diotela argitu du Ura Euskal Agentziak.
 
 
 
 
 
 
 
 
Martxoaren 26an Deba ibaia ohi baino kolore ilunagoz igaro zen Soraluzetik. Ez da ibaiak itxura hori agertzen duen lehen aldia eta horren arrazoiak argitze aldera Pil-pileanek Uraren Euskal Agentziako Agustin Almandoz ikuskatzailearekin hitz egin du. Bere esanetan Bergarako San Juan auzoko industrialdeko enpresa batek isuritako hondakinek eragin zuen Deba ibaia kolore marroi, gorri ilunez tindatua pasatzea Soraluzetik. Antza denez, urak aztertu ostean forja lantzen duen enpresa bateko oxidoak kutsatu zuen erreka.
 
Enpresa zein izan den oraindik ez dakite baina Almandozen hitzetan "jarraipen estua" egiten dihardute ez delako erreka kutsatuta agertzen den lehen aldia eta gainera, ba omen dakitelako enpresek zein ordutan eta zein egunetan isurtzen dituzten hondakinak Deba ibaira. Enpresa erantzuleari isun larria ipiniko diotela aipatu du Ura Agentziako ikuskatzaileak.
 
Ikusi argazki gehiago hemen .