Herriko baserritarrak auzoetako ordezkariak aukeratzen ari dira

plaentxia_com 2010ko api. 12a, 14:08
Soraluzeko baserritarrak bakoitza bere auzoko ordezkariak aukeratzen dihardute. Udaleko zinegotzi Roke Akizurekin biltzen ari dira nork bere auzo alkatea izendatzeko. Gaur San Andres auzoaren txanda izango da eta 20:00etan bilduko dira bertako lokalean. Bihar Irure auzoko baserritarrak bilduko dira arratsaldeko19:00etan eta eguenean Ezozi auzokoak 20:00etan. Txurruka auzoan aukeratu dute jada ordezkaria, Iurdana Laskurain izango da.