JR Elorzak bere margolanak erakutsiko ditu Oreka Art galerian

Gaur inauguratuko da erakusketa arratsaldeko 19:00etan. Martxoaren 14ra arte egongo dira bere lanak Oreka Art aretoan.
 
 
 
 
 
 
 
 
Jose Ramon Elorza (Elgoibar, 1957) 1978tik dabil bere margolanak erakusten. Banaka zein taldeka, 50etik gora erakusketatan hartu du parte Euskal Herrian zein atzerrian. 1985-1986an Foru Aldundiaren beka bat jaso zuen eta 1993an, Iruña Hiriko IV Margo Bienalean saritu zuten. Urte berean, Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea Margo Lehiaketako lehen saria eskuratu zuen. 
 
Elorzaren margolanen erakusketa gaur arratsaldeko 19:00etan irekiko da Oreka Art galerian eta datorren martxoaren 14ra bitartean izango da ikusteko aukera. 
 
{mosimage} 
 
 
{mosimage} 
 
 
{mosimage} 
 
Elorzaren kurrikulumean margolanak ez dira protagonista bakarra, argazkilaritza zalea ere bada:
 
{mosimage} 
 
 
{mosimage} 
 
  Irudi gehiago ikusteko: www.jrelorza.com