Emakumeen Topagunea bihar bilduko da berriz

Topagunean parte hartzera animatu diren emakumeak ezagutu eta Emakumeen Nazioarteko egunaren inguruan antolatutako diren ekintzei buruz hitz egingo dute.
 
 
 
Bihar arratsaldeko 19:00etan Emakumeen Topagunea bildu egingo da udaletxean. Biharko bilera Topagunea osatzen duten emakumeak hobeto ezagutzeko izango da. Bestetik, martxoaren 8aren, Emakumeen Nazioarteko egunaren aitzakian antolatutako ekintzen gainean ere jardungo dute. Yoana Azpitartek, Emakume Batzordeko teknikariak, udaletxeko lehenengo pisuan batzeko deia egin die Topagunean parte hartzeko asmoa dutenei.