XIII. Soraluze Saria noiz jokatuko den datorren astean zehaztuko dute

Asteburuko haizeen ondorioz lasterketa bertan behera laga zuten eta antolatzaileek hurrengo astean ipiniko dute Soraluze Saria jokatzeko data berria.
 
 
 
 
Soraluze Sariaren XIII edizioa joan den domekan zen jokatzekoa. Xinthia ziklogenesiaren mehatxuak asteburuko kirol jarduera gehienak bertan behera laga zituen eta berdin gertatu zen txirrindulari lasterketarekin. Antolatzaileak ez dute kirol proba jokatzeko data berririk oraindik ipini eta datorren asterako erabakitzea espero dute. 
 
Ez da Soraluze Saria suspenditzen den lehenengo aldia izan, hirugarrena baino. Beste bi aldietan ere eguraldiak eraginda izan zen, batean euri jasagatik eta bestean elurraren ondorioz.