Asteburuko haize bortitzak teilak eta pinuak bota ditu

Asteburuko haize gogorrak herriko baserrietan eta lantegietan teilak askatu ditu eta pare bat pinu trenbidera jausi dira. Gabolats kaleko 36 zenbakian teilak erori dira.
 
 
 
 
 
 
 
 
Udaltzaingoak gune honi jakinarazi dionez asteburuko haizeek Unamuno baserriko lurretako pinuak trenbide gainera jaustea ekarri du eta trenbidea moztuta dago.
 
Haize ufalek Gabolats kaleko 36 zenbakian eta Sapa lantegian ere teilak askatu dituzte. San Andres auzoko Arteta baserrikoek ere jakinarazi dute bertako teilak mugitu egin direla eta kontuz ibiltzeko bertatik ibili nahi dutenek. Udaltzaingoak azaldu duenez, baserrietako eta lantegietako jabeei sabaiak konpontzeko abisua pasa diete, teilak erortzeko arriskua ezabatzeko.
 
{mosimage} 
 
 
{mosimage}