Laskurainek eta Gonzalezek lortu dute finalerdietara pasea

plaentxia_com 2010ko mar. 1a, 11:52
Atzo Eibarko Astelena pilotalekuan finalerdietako sailkatzea erabaki zen. Gonzalez eta Laskurain Olaizola eta Mendizabalek aurka. Hasieran partidua erraz joan zen Aspeko bikotearentzat, 5-13, abantaila erosoa lortu zuten Asegarceko bikotearen aurretik. Olaizolak eta Mendizabalek, alde hori txikitu ahal izan zuten, batetik, euren tantoei esker baina baita Aspeko bikoteak egindako akatsen ondorioz 16 tantoan parekatzea lortu zuten arte. Aritz Laskurain fin ibili zen atzean eta azkenean, 21-22 Aspeko bikoteak merezitako garaipena lortu zuen.
 
Modu honetara, Eskuz Binakako txapelketako finalerdietatik kanpo geratu dira Asegarceko pelotariak. Partiduko momentu batzuk emozio handikoak izan ziren Astelena frontoian, Soraluzetik ere asko izan ziren Laskurain animatzera joan ziren herritarrak.
 
Binakako txapelketako finalerdietara sailkatu diren bikoteak, Xala-Zubieta, Irujo-Beroiz, Titin-Pascual eta Gonzalez eta Laskurain dira. Gaur azken partidua jokatuko dute Tolosan, Xala-Arruti eta Saralegi-Apraizek, arratsaldeko 16:30ean.