Martxoaren 8a ospatzeko pelikulak, antzerkiak eta ikastaroak

Emakumearen Arloak egitarau bete-betea antolatu du martxoan Emakume Langileen Nazioarteko Eguneraren harira. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Emakuemaren Arloak egitarau bete eta anitza antolatu du martxoaren 8aren harira. Ekitaldi ugari eta anitzak egingo dituzte martxoaren 6an hasi eta 25era bitartean: pelikulak haur eta gazteentzat, antzerkiak, mural margoketa, musika eta poesia emanaldia eta ikastaroa besteak beste. 
 
 
MARTXOAK 8ko EGITARAUA
 
Martxoak 6 "En tierra de hombres" pelikula, Zine aretoan, 22:15etan
 
Martxoak 7 "Maitagarri amandrea", haur eta gazteentzako pelikula Zinean, 17:00etan.
 
Martxoak 8 "GAINDITU DEZAGUN MENPERATZEN GAITUENA" lemapean, kontzentrazioa Plaza Barrian, 19:00etan. 
 
Martxoak 12 "El pico de las viudas" antzerkia Zutegi Antzerki Taldearekin Zinean, 22:15etan.
 
Martxoak 13 "2010 arrazoi martxan jarraitzeko", Emakumeen 3. Mundu Martxaren lepamean MURAL MARGOKETA, Plaza Barrian, 12:30ean
 
Martxoak 20 Musika eta poesia emanaldia, Zinean, 22:15etan.
 
Martxoaren 15etik 25era Zoru Pelbikoa Indartzeko Ikastaroa
  • Egunak: Martxoak 15, 16, 17, 18, 22, 23, 24, 25.
  • Ordutegia: 18:30etik 20:00etara. 
  • Lekua: Udal Pleno Aretoan.
  • Irakaslea: Amazulo
  • Izena emateko epea: Martxoaren 11ra arte udaletxeko bulegoan. Plaza mugatua.
  • Prezioa: 20 euro (10 euro langabetuak).