Itxaropena Jubilatu Etxeak martxoaren 4an egingo du Batzar Orokorra

plaentxia_com 2010ko ots. 24a, 13:44
Batzarrean iazko memoria egingo dute, 2010eko aurrekontuak zehaztu eta juntako kide berriak aukeratuko dituzte.
 
 
 
 
 
 
 
 
Itxaropena Jubilatu Etxeak urteko Batzar Orokorra datorren martxoaren 4an, eguena, egingo du. Batzarra egiteko bi deialdi egin ditu: lehenengoa arratsaldeko 16:00etan egingo dute eta 16:30ean bigarrena.
 
Batzarra iazko aktaren irakurketarekin hasiko dute. Besteak beste, diru kontuen gora beherak aipatuko dituzte eta joan den urteko memoria egingo dute. 2010eko aurrekontuak zehaztuko dituzte, bazkideen gora beherak aztertu eta juntako kide berriak aukeratuko dituzte.