Software librearen abantailak eta desbantailak KZguneko martxoko kurtsoetan

plaentxia_com 2010ko ots. 23a, 14:02
Guztira 35 ikastaro egiteko aukera izango da martxoan.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko KZguneak internet erabiltzen ikasteko bidea errazten jarraitzen du. Martxoaren 4an, 11n, 18an eta 25ean emango dira ikastaroak, arratsaldeko 16:00ak eta 20:00ak bitartean. Guztira 35 ikastaro emango dituzte, interneteko aplikazioak, sare sozialak, programak, blogak, interneteko saltokiak erabiltzen ikasteko... Besteak beste, software librea zer den azalduko dute, bere eskakizunak, abantailak eta desabantailak aztertuz eta beste lizentzia motekin alderatuz.
 
Ikastaroetan parte hartzeko baldintza bakarra 16 urtetik gora izatea da. Izena emateko, KZgunera bertara joan behar da. Bestela email bat idatzi tutor.soraluze@kzgunea.net helbidera edo deitu 943 75 30 45  telefonora.
 
ONA txartela eskuratzeko aukera
ONA txartela erabilera anitzeko txartela da. Osasun laguntzarako, instalazio kulturaletan zein kiroldegietan erabiltzeko balio du eta administrazioko tramiteak ere egin daitezke txartel honekin. ONA KZgunean eskuratu daiteke, osasun txartela eta NAN ,biak eguneratuta, aurkeztu behar dira.
 
Martxoko KZguneko ikastaroak
  • Sare sozialak (2.0)
Ezagutzen dituzun pertsonekin nola konpartitu eta komunikatu ikasi dezazun sarearen bidez.. 
  • Skype (2.0)
Deiak, bideodeiak eta bat-bateko mezularitza dohainik erabili interneten bidez. 
  • Google Tresnak (2.0)
Googlek eskaintzen dizkizun produktu guztiak ezagutu: Gmail, Calendar, Maps...
  • Blogger (2.0)
Zure iritzia eman eta beste erabiltzaileekin konpartitu Blogger-raren bidez. 
  • Youtube (2.0)
Interesatzen zaizkizun gaiei buruzko bideoak bilatu eta ikusi: musikalak, kirolezkoak... 
  • Wikipedia (2.0)
Etengabe eguneratutako informazioa duen kontsultarako entziklopediara sar zaitez. 
  • Google Maps eta Earth (2.0)
Edozein herrialdetako helbide, errepide, leku eta negozioak nola bilatu eta haietara nola heldu ikas ezazu.
  • Zuhaitz Genealogikoa (2.0)
Zure antzinakoak ezagutu eta zure zuhaitz genealogikoa egin ezazu.
  • Megaupload (2.0)
Megaupload-en bidez zure artxiboen karga eta deskargak bildu eta kudeatu ezazu. 
  • Softonic (2.0)
Softonic-en bidez edozein motako programak, jolasak... deskarga ezazu.
  • Gmail (2.0)
Gmail, Google-en posta elektronikoa, nola erabiltzen den ikas ezazu. 
  • Flicker (2.0)
Flickr-en bidez zure argazkiak eta bideoak elkarbanatu nahi duzun pertsonekin. 
  • WiFi (2.0)
WiFi teknologia ezagutu ezazu: zer da, zein motakoak diren, zer behar dudan sare batean konektatzeko, osagarriak...
  • Picknik (2.0)
Picnik-ren bidez zure argazkiak berriz ukitu, konpondu, efektu bereziak aplikatu etab. 
  • Ikus-entzunezkoak (2.0)
Munduko edozein lekutik zure ordenagailuaren bidez irrati kateak entzun ezazu eta telebistako edozein kanalak ikus ezazu.
  • Google Docs (2.0)
Google-en zerbitzarian zure dokumentuak elkarbanatu edozein ordenagailutik eta edozein pertsona lantzeko.
  • Ebay (2.0)
eBay-ren bidez nola erosi eta saldu ikas ezazu.
  • Jarri zure iragarkiak Interneten (2.0)
Interneten zure iragarkiak argitaratu eta interesatzen zaizkizun artikuluak edo zerbitzuak bila ezazu. 
  • Software libre (2.0)
Software Librea ezagutu: Zer da?, eskakizunak, abantailak eta desabantailak Lizentzi-Softwarekin konparatuz, lizentzi motak...
  • Google sites (2.0)
Google Sites-en bidez, Web orrialde bat sortu, pertsonalizatu, elkarbanatu, etab.
  • Linkedin (2.0)
Linkedin lanbide sozial sarea erabili informazioa, ideiak eta aukera profesionalak elkarbanatzeko.
  • Foro bat sortzea (2.0)
Gai konkretu bati buruzko foro bat nola sortu modu azkar, erraz eta dohain batean ikas ezazu.
  • Google Calendar (2.0)
Google Calendar erabili ezazu zure agenda antolatzeko eta zure gertakizunak kontaktuekin konpartitzeko.
  • Paypal (2.0)
Zure erosketak ordaindu, zure salmentak kobratu eta Interneten bidez dirua azkar eta seguru bidali eta jaso PayPal-ekin.
  • Google itzultzailea eta Euskalterm (2.0)
Hitzak, testuak edo Web orrialdeak nahi dituzun hizkuntzetara itzuli ezazu internetaren bidez.
  • JayCut (2.0)
JayCut erabili zure bideoak editatzeko, konpartitzeko sare sozialetan….
  • Web edukien sindikazioa eta  Google Reader (2.0)
Gogoko dituzun web orrialdeako azken berriak nola ostatu eta antolatu leku bakar batean ikas ezazu.
  • Google Albisteak eta Alertak (2.0)
Google Albisteak eta Alertak erabili ezazu interneten berriak bilatzeko era azkar eta erraz batean.
  • Google Liburuak eta Akademikoa (2.0)
Milaka liburuen datuak bilatzeko eta ikerketa ezberdineko arloko akademi dokumentuen informazioa lortzeko “Google Libros” eta “Google Academico” erabili.
  • Web nabigatzaile (2.0)
Merkatuan dauden nabigatzaile ezberdinak ezagutu ezazu: Internet Explorer, Opera, Safari, Mozilla Firefox….
  • Ubuntu (2.0)
Ubuntu ezagutu, Linux-en irekitako kode egindako sistema eragilea.
  • iGoogle (2.0)
Zure interesen funtzean Google orrialdea Gadgets eta Web feeds ezberdinekin nola pertsonalizatu ikas ezazu. 
  • Audacity Oinarrizkoa (2.0)
Audacityren oinarrizko funtsioak ezagutu, dohaineko audio editorea eta Linux grabatzailea.
  • Draw Oinarrizkoa (2.0)
OpenOffice.org Draw dohaineko bektorial grafikoen editorearen oinarrizko funtsioak ezagutu. .
  • Twitter (2.0)
Twitter erabili, denbora errealeko informazio sarea mundu osoko jendea bultzatzen duena eta momentuan gertatzen ari dena konpartitzeko eta deskubritzeko.